23

Brontze bikoitza, bocciako eta igeriketa egokituko euskal selekzioekin

24/03/2010 Kirol Egokitua

Urtarrilean gurpil-aulkiko Saskibaloiko haurren euskal selekzioak arrakasta izan zuen, eta orain ere gure selekzioek arrakasta izan dute, brontze- domina banarekin. Igeriketako Euskal Selekzioak Zaragozan jokatu du 2010eko martxoaren 13tik 14ra bitartean, beste 14 autonomia-erkidegoren aurka, Igeriketako Espainiako Autonomien Txapelketan. 12 kirolarik eta 7 langilek osatzen dute igeriketako euskal selekzioa.

Parte hartzeko, 24 probatan eman genuen izena, eta puntuen arabera, hirugarren postua lortu dugu azken sailkapenean. Lehen postuetan Katalunia eta Valentzia izan dira. Bocciako Euskal Selekzioa, berriz, martxoaren 19tik 21era bitartean lehiatu da Valladoliden. Bocciako Espainiako Autonomien XI. Txapelketan, bederatzi selekziok hartu dute parte (Andaluzia, Madril, Aragoi, Asturias, Euskadi, Katalunia, Extremadura, Kantabria, eta Gaztela eta Leon); inoiz izandako parte-hartzerik handiena izan da, beraz. Bocciako euskal selekzioa 8 kirolarik eta 9 laguntzaile eta teknikarik osatzen dute.

Gure taldeak 22 partida jokatu ditu guztira, eta hautatzailearen hitzetan, “oso ondo jokatu dute”. Azken emaitzan, Euskadik puntuetan Kataluniarekin berdindu zuen; hirugarren postua lortu zuen, ordea, partida gutxiago irabazi zituelako.

 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB