0

2016ko Rioko Olinpiar Jokoetarako lehenengo sailkatuak

8/04/2016 Atletismoa, EKFB, Kanoe, Olinpiar Tiroketa, Txirrindularitza

Maialen Chourraut, piraguismoko egungo Europako txapelduna, Londreseko Jokoetan brontzezko domina lortu zuena, urreagatik borrokatzeko asmoarekin joango da Riora, bere hirugarren jokoetara (Beijingen hamaseigarren postuan amaitu zuen).

Chourrautek (Lasarte-Oria, 1983) 2015ean denboraldi bikaina egin du, eslalon olinpiarreko Europako Txapelketan garaipena lortuta, Munduko Txapelketan bosgarren tokia erdietsita eta urre bat eta bi zilar eskuratuta Munduko Kopan. Berari esker lortu zuen Espainiako taldeak K1en Rion lehiatzeko aukera, eta joan den hilabetean berak ziurtatu zuen bere parte hartzea Seu d´Urgelleko hautaketa probetan.

Bestalde, Pablo Carrerak bigarren aldiz parte hartuko du joko batzuetan. Londresen diploma irabazi zuen, seigarren bukatuta 10 metroko Aire Pistolan. Carrerak (Bilbo, 1986) zilarrezko domina irabazi du aurtengo Europako Txapelketan, aipatutako modalitatean, eta Riorako pasea lortzen Basque Teameko lehenengo kirolaria izan zen, Azerbaijango Munduko Kopan 2015eko ekainean 50 metrokoan lortutako bosgarren postuari esker.

Eurekin batera Carlos Tobalina eta Tania Calvo ere izango dira Rion. Biek ilusioz gainezka ekingo diote estreinakoz munduko kirol ekitaldi nagusienari.

Carlos Tobalinari (Castro Urdiales, 1985) pasa den hilabetean pista estaliko Espainiako Txapelketan egindako 20,5 metroko jaurtiketa batek eman zion Espainiako titulua eta bide batez Jokoetarako sailkapena.

Azkenik, Tania Calvok (Vitoria-Gasteiz, 1992) martxoan lortu zuen txartela (Helena Casasekin batera) Londreseko pista estaliko Munduko Txapelketetan, zortzigarren postuan bukatuta abiadura proban. Calvok eta Casasek brontzea eraman zuten Caliko Munduko Kopan, taldekako abiadura lasterketan.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB