9

Euskadiko Cross Country Txapelketa Langraiz Okan

19/03/2010 Motoziklismoa

Langraiz Okan ospatutako Euskadiko Cross-Country Txapelketa 90 pilotu baino gehiagorekin abiatu zen. Eskegi Moto Klubak ibilbide konplexua programatu zuen;  moto-kroserako zirkuituaren atal iraunkorra, pisten eremua eta trialera txikiak barne, pilotuak atsedenik gabe jardunean aritu ziren.

E2 senior mailan lasterketa bikaina eskaini zuten Álvaro García eta Borja Nieto pilotuek. Pilotu hauek sari nazionala lehiatzen dute, besteak baino eskarmentu handiagoaren jabe; aipagarria halaber Óscar Galdeanoren parte-hartzea, irteera txarra gaindituz sailkapenean aurrera egitea lortu baitzuen. Jon Mujika ere, lesio larri baten ondoren, inoiz baino gogotsuago itzuli zen.

E1 senior mailan, Xavier Abásolo, Oscar González eta J. Antonio Calavia bi ordu luzez aritu ziren lehian, sailkapenaren emaitza honetara iristeko.

Jadanik beteranoen mailan, Jon Santamaría egungo txapeldunak, zulaketak zirela-eta txanda bietako bakar bat ere amaitzea ez zuen lortu; horretaz baliatu ziren Luis Prieto, Chisdasvinto Peña erregaitza, Asier Gutiérrez eta ‘erretiratuta’ bi urte eman ondoren lehiatzera itzuli den Félix Yécora.

 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB