16

Lehenengo Bizkaiko Duatloi Motz Txapelketa

17/03/2010 Triathloia

Igandea, martxoak 21, goizeko 10’00tan, Sociedad Ciclista Barakaldesaren, Bizkaiko Triatloi Federazioaren eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik Barakaldoko lehenengo Duatloi Motza ospatuko da Barakaldon, hasiera batean distantzia luzekoa izan behar bazen ere, trafiko arazoak medio distantzia motzekoa bihurtu da. Proba honekin, Bizkaiko txapelketei hasiera emango zaio, Bizkaiko Triatloi Federazioak antolatuta, oraingo honetan lehenengo Bizkaiko Duatloi Motz Txapelketa jokatuko da eta jarraipena izango du denboraldian eta Bizkaia guztian zehar, distantzia eta modalitate ezberdinetako txapelketetan.

Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Mega Park zentru komertzialean egongo dira kokatuta. Distantzia motzekoa izango da proba, lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak 10km eta 5kmtakoak bakoitza, herriko ibilbidea izango dutelarik. Bigarren atala, 40kmtako bizikleta saioaz osatuko da, Mega Park, Beurko Viejo eta Galindo artean hiru itzuliz osoturiko zirkuitu bat burutuz.

+ info.: http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/du_barakaldo_ld/datos.htm


 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB