18

S. D. Santiagotarrak Espainiako Iraupen Txapelketara

16/03/2010 Kanoe

Datorren asteburuan ospatuko da maila nazionaleko piraguismoaren lehenengo proba nagusia. Hain zuzen Sevillan; bertan ospatuko da Espainiako Iraupen Txapelketa, Piraguismo modalitatean. S. D. Santiagotarrak han izango da, zortzi kirolariren partaidetzarekin. Proba honetan, Euskadiko Iraupen Txapelketaren Irungo ospakizuneko formatu berdina aurkituko dugu. Hau da, K-1 eta C-1 modalitatetan 5.000 metroko ibilbidean zehar banaka jarduteko proba izango da.

Dena den, 2.000 metroko ibilbidean finalerako sailkatu izateko proba ere indarrean dago. S. D.Santiagotarrak talde gaztearekin dator, senior kategorian partaiderik ez baitu. Junior kategorian Aner Olazábal, Markel Ramiro, Olatz Zabala, Cristina Martínez, Garazi Gómez eta María Cavero kayakistak lehiatuko dira. Kategoria berean, baina kanoa modalitatean, Aitor Zabala jardungo da. Amaitzeko, kadete kategoriako ordezkari bakarra Igor Galarza kayakista izango da.

 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB