0

Lur Gaineko Sokatira Txapelketako 1. Eguna

4/09/2015 EKFB, Herri Kirolak

Euskadiko taldeak Klub mailan haritu dira. Goizean lehenengoak tiratzen Mutrikuko taldea hasi da 680 Kgtan, txukun haritu dira baina ez dira saikatu laurdenetara pasatzeko. Gero Gaztediko emakumeen txanda izan da 560 Kgtan, hauek eman digute eguneko 1. postazuna, urrezko domin batekin. Ligillan 4. Klasifikatu dira eta 1 . ekin gurutzatu da semifinaletan, hau da China Taipeiko neska taldeekin, oso talde indartsua, eta hor eman digute 1. Postazuna Gaztedik Chinatarrak kaleratuz. Beste 2 sailkatuak Holandako Gelderwoude eta Suitzako Stand taldea izan dira. Holandarrak irabazleak izanik. Hau da eta 3. Eta 4. Posturako, Chinatarrak eta Suitzako Stans haritu dira, Suitzarrak irabazle izanik brontzezko dominaz. Finalera Gaztedi eta Holandako Gelderwouderen artean izan da. Final ziragarria ze desenpatea ere jokatu izan behar dute, Gaztedik urrezko domina lortuz desenpatean.

Ondoren gizonezko 560 Kgri eman zaio hasiera. 24 talde haritu dira lau grupotan. Goiherri bi taldekin haritu da kategori honetan, eta Gaztedi beste bikin. Goiherri A eta Gaztedi A biak sailkatu dira final larudenetarako. Goiherri A tiraldi guztiak irabaziz grupo lehenengo sailkatua eta Gaztedi A grupo bigarren. Goiherri Ingalaterrako Bosley taldearen contra haritu da ireabazle ateraz, Gaztedi A berriz Ipar Irlandako Bancran taldearen kontra haritu da eta ezin izan du tiraldi irabazi eta kanpoan gelditu da. Semifinaletan berriz Goiherri A, Bancranen kontra haritu da, oso tiraldi luze eta gogorrak eginez. Lehenengo aldera Ipar Irlandako Bancran taldeak irabazi du, baina Euskaldunak ez dute etsi eta 2. Aldera irabazi dute, eta desenpateko tirada jokatu behar izan dute, eta honetan berriz ere Goiherri A irabazle. Semifinaletan gurutzatu diren beste 2 taldeak, biak Suitzarrak, Sins eta Stans izan dira, eta hemen Stans izan da irabazle. 3. Eta 4. Posturako Sins eta Bancran sailkatu dira eta eta brontzea Sins taldeak irabazi du, Bancran 4. Postuan utziz. Finala berriz Goiherri A-k eta Suitzako Stansek jokatu dute, Goiherri izanik irabazke bi tiraldietan eta ondorioz urrezko domina lortuz eta Europako txapeldunak bihurtuz gizonezko 560 Kgtan.

Kategori Mixtoan euskaldun talde bakarra Gaztedi izan da, tirada oso txukunak eginez baina ez du lortu sailkatzerik. 12 talde haritu dira eta. Ezin hobeto hasi eta bukatu da lehenengo eguna talde euskaldunentzat, urrezko 2 domin eskuratuz lehenengo egunean.

Bigarren eguna prestatzen, 640 Kgtan Mutrikuk eta Gaztedik parte hartuko dute eta 23 urte azpikoetan Gaztediren izenean euskaldun Gazteen selekzioa batek parte hartuko du.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB