0

Saskibaloia – Euskadiko Selekzio maskulinoak datorren 2015eko abuzturako aurreikusten zuen Itzulia 2016ko uztaileraino atzeratuta

29/07/2015 Saskibaloia

Euskal Saskibaloi Federazioa idatzi honen bidez jakinarazpena helaraztera dator Euskadiko saskibaloi estamentuetara, komunikabidetara eta oro har, Euskadiko zale guztiengana, esanez Euskadiko Selekzio maskulinoak datorren 2015eko abuzturako aurreikusten zuen Itzulia 2016ko uztaileraino atzeratua izan dela.

Itzuli hori datorren urteraino atzeratzeko arrazoiak, hitzartu partiduak lehiatu ahal izateko data egokiak aurkitzeko ezintasunari dagozkio, izan ere, Ameriketako Koparen hasieraren atzerapenak -Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetarako sailkatzekoak- eta Dominikar Errepublikako Federazioaren konpromisoak, Puerto Ricon ospatuko den Tuto Marchand Kopa lehiatzekoak, atzerapena eragin dute selekzio dominikarraren hasiera prestakuntzarako datetan. Izan ere, bateraezinak gertatzen dira Euskadiko Federazioak hautatu dituen jokalariak eskuragarri leudekeen datekiko, hain zuzen horien denboraldi aurreko entrenamenduak, ACB klubarekin eta LEB Ligarekin, abuztuan hasiko baitira.

Hala ere, bai Euskadiko Federazioan eta bai Dominikar Errepublikako Federazioan irrikaz gaude Federazio biren artean elkarlanerako harremana sendotzeko, harreman horren jatorria 2014ko Munduko Txapelketarako Bilboko egoitzan eztabaida baten ondorioz mantendu elkarrizketak izanik; bere lehenengo jardunaldia 2015 U19 Basque Basket Nazioarteko Torneoan garatu da, alegia joan den ekainean Faduran – Getxo- eta Federazio biak Elkarlanerako Hitzarmena sinatzekotan dabiltza ondorengo datetan.

Elkarlanerako Hitzarmen hau Euskadiko Saskibaloi Federazioak Nazioarteko Federazio batekin mantenduko duen lehenengo harreman formal eta iraunkorra izango da, eta hori, zalantzarik gabe, benetan gertaera gogoangarria izango da Euskadiko kirolaren nazioarteko harremanetan.

Amaitzeko, aipatzea Hitzarmen honetarako aurreikusi edukiak Euskadiko Selekzio maskulinoak eta femeninoak Dominikar Errepublikan 2016 eta 2017 urtetan goi mailako kirolari dagozkion Nazioarteko Torneoak lehiatzea ahalbidetuko duela, baita entrenatzaileen eta arbitroen arteko elkarlan teknikoa bultzatzea eta prestakuntza adineko jokalari dominikarren parte hartzea ere, Euskadiko Federazioaren eskutik antolatuko diren Campus ezberdinetan.

Laster emango dizuegu Dominikar Errepublikako Federazioarekin batera Elkarlan Hitzarmen hau sinatzeko adostuko ditugun ekitaldi formalen berri.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB