0

Basque Teamek eta Euskadiko Atletismo Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

29/05/2014 Atletismoa

Basque Teamek eta Euskadiko Atletismo Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo goi mailako kirolariei zuzendutako teknifikazio programa garatzeko, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan.Talentudun atletak antzematea izango da helburua eta horrekin batera hauen entrenamendua bideratzea, beti ere kirol errendimenduan bikaintasuna lortzeko xedearekin.

Arantza Moreno eta Nora Aida Bicet xabalina jaurtitzaileak, Ivan Fernandez fondistarekin batera izan dira programa parte hartu duten lehen kirolariak, eta denboraldian zehar atleta gehiagok egingo du bat programarekin. Hitzarmenean jasotzen denez Basque Team-ek erresidentzia eta Hobekuntza Teknikorako Zentruak jarriko ditu kirolariek erabili ditzaten eta horrez gain laguntza ekonomikoa eta biomedikua emango ditu. Bestalde Federazioak egingo du kirolarien arteko aukeraketa programan sartzeko eta era berean laguntza teknikoa eskeiniko du.

Argazkian Jon Redondo, Basque Team-eko Patronatuko idazkaria eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Juan José Anderez, Euskal Atletismo Federazioko Presidentea Basque Team-ek Getxon duen egoitzan hitzarmena sinatzen.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB