0

WATERPOLO – BRITANIA HANDIA ETA KATALUNIA, GETXO HIRIA WATERPOLO TXAPELKETAREN IZARRAK

28/05/2014 Igeriketa

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean Getxo izango da nazioarteko waterpoloaren hiriburua. Getxo Hiria 2014 waterpolo nazioarteko txapelketa Europako hainbat begi jarriko ditu Bizkaiko herri honetara begira. Txapeketa Getxo IW-k eta Getxoko Udalak antolatuko dute, Euskadiko Igeriketako Federazioarekin laguntzarekin. Bi eguneko txapelketa handi honek Britainia Handia, Katalunia (mailako egungo Espainiako Txapelduna) eta Euskadi (Espainiako hirugarren) batuko ditu Fadurako igerilekuan.

Dizdira handiko partaideak ditugu hiru selekzio hauek. Europa mailan talde sendoak dira eta gainera elkarren aurka ikusteko dagoen aukera bakarrenetarikoa da, hauxe baita haurretan antolatzen den nazioarteko txapelketa bakarra.

Aipamen berezia behar du Britainia Handiko selekzioa. Britainiarrek Euskadi aukeratu dute stage berezi bateko, eta entrenamendu aste gogorra Getxo Hiria 2014 Txapelketarekin amaituko dute. Euren emakumezko haurren taldearen lehenengo partaidetza da irletatik kanpo. Bi talde aurkeztuko dituzte, Britainia Handia A eta Britainia Handia B.

Katalunia ere dizdira emango dio txapelketari. Kataluiniarrak munduko selezkiorik indartsuenetarikoa da eta bere taldeak munduko jokalari onenetarikoa ditu. Gainera, martxoan Madrilen jokatutako Espainiako Txapelketa irabazi zuten Yurema Sabiok zuzendutakoek.

Euskadiko selekzioa ikustea ere xarma nabarmena izango du euskal zaleentzat. “Brontzezko nesken” berrelkartzea izango da, aurreko Espainiako Txapelketan lortutako brontzezko domina historikoaren ondoren aurrenekoz elkartuko baita taldea.

Txapelketa handia beraz, Getxon jokatuko dena. Fadurako igerilekuan izango da eta sarrera doan nahi duen ororentzat.

Egutegia:

I. “GETXO HIRIA 2014″ NAZIOARTEKO TXAPELKETA (EMAKUMEZKOEN HAURREN MAILA):

Larunbata goizez
11:00 Catalunya – Gran Bretaña A
12:30 Euskadi – Gran Bretaña B

Larunbata arratsaldez
17:30 Gran Breta a B – Gran Bretaña A
19:00 Euskadi – Catalunya

Igandea goizez
11:00 Catalunya – Gran Bretaña B
12:30 Euskadi – Gran Bretaña A
13:45 Sari banaketa

KARTELA

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB