24

Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeak brotzea lortu du europako txapelketan

28/08/2013 Beisbol eta Softbol

Bulgarian ospatu den Europako Sofbol Txapelketan brontzea lortu du Orioko taldeak. Eta Olatz Zubiak Bateatzaile onenaren saria irabazi du. Abuztuaren 19tik 24ra jokatu dute txapelketa Oriotarrek, egunero bi partida jokatuz.

Astelehen goizean Frantziako Les Comanches taldea gainditu zuten 3-0 ko emaitza lortuz. Arratsaldean ez zuten London Angels taldea gainditzerrik izan eta 7-1 galdu zuten.

Ondorengo egunetan partida guztiak irabazi zituzten Kroaziako Princ 3-14, Bulgariako Akademics 0-9, Rumaniako Angels 10-3, Greziako Faros 2-9, Suitzako Eagles 7-5, Poloniako Szostka Brezg 3-14.

Honela, hasierako ligaxkan lehenak geratu ziren London Angels taldearekin berdintuta.

Ostiral arratsaldean gurutzetako partidak hasi ziren eta finalean sartzeko partida London Angels  eta OBBkoen aurka izan zen. Oriotarrak 1 eta 0 irabazten joan ziren partida guztian eta azkeneko momentuan Londreskoek berdindu eta ondoren gainditu egin zituzten Oriokoak.

Beraz larunbatean berriz jokatu behar izan zuten finalean sartu ahal izateko. Oraingo honetan Lucerna hiriko Eagles aurka zen, partida zaila izan zen eta Oriotarrek ez zuten asmatu euren bateekin jaurtitzaile “amerikar” baten aurka. Finaletik kanpo geratu ziren Orioko neskak baina brontzeko dominarekin.

OBBko arduradunak oso pozik daude jokatutako txapelketarekin, galdutako partidak fitxajez beterako taldeen aurka izan direlako.

Bateatzaile onenaren saria Olatz Zubia Donostiarrak irabazi zuen. Jaurtitzaile onena Megan Brown EEBBrrarentzat izan, London Angels taldea, eta Jokalari Onena Jackelyn Novak kanadiarrak eraman zuen, Eagles taldea.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB