5

Taekwondoa: Euskadik bederatzi domina eskuratu du Espainiako Txapelketan

8/02/2011 Taekwondo

Euskadiko taldeak bederatzi domina eskuratu zituen joan den otsailaren 5ean Alakanten antolatutako Espainiako Taekwondo Txapelketa Absolutuan. 300 bat kirolarik parte hartu zuten. Euskal Selekzioak, beraz, laugarren postua erdietsi zuen, Katalunia, Galizia eta Madrilen atzetik.

Elaia Torrontegik eta Jon Garciak urrea lortu zuten beste behin ere, minieulian eta pisu ertainean hurrenez-hurren. Mikel Bernalek, ordea, ez zuen zorterik izan eta brontzezko dominarekin konformatu behar izan du aurten.

Lortutako gainerako dominak brontzezkoak izan ziren: Nuria Amezkua, Laura Unamuno,  Oihane Camino, Leire Herboso, Yeray Pereda eta Nagore Irigoien.
2011koa urte garrantzitsua izango da kirolarientzat, datorren maiatzeko Koreako mundial absolutuaz gain, Londreseko Joko Olinpikoetarako sailkatzeko probak egingo baitira Azerbayanen.

 

Etiketak: , , , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB