0

Txirrindularitza: Sei domina eskuratu ditu Euskadik Estatalean

10/01/2011 Txirrindularitza


Euskadik sei dominarekin amaitu ditu joan den asteburuko estatuko txapelketak: urrezko domina bat (Jon Ander Insausti, sub 23), zilarrezko lau (Dani Ruiz, sub 23; Lastra, junior; Eider Merino, junior; eta Lierni Lekuona, kadeteak) eta brontzezko bat (Corrales, kadetea).

Emaitzak onak dira, azkeneko hiru jardunaldietanpaprte hartutako zazpi txapelketatik bostean lortu baitzituzten dominak, eliteko mailako emakumezkoetan eta erreleboetan (laugarren postua) izan ezik.

Euskal Selekzioak lortutakoaz gain, Javier Ruiz de Larrinagaren titulua elitean eta Xavier Mendiarazena master 40-an ere kontuan hartu behar dira.
Hirugarren eta azken jardunaldian, Euskadik maila altua erakutsi zuen: Lastrak urrea lortzeko lan egin zuen junior mailan, baina Pablo Rodriguez galiziarra gailendu zitzaion. Halaber, Peio Olaberriak, bere lehenbiziko urtean maila horretan, zazpigarren postua erdietsi zuen.

Kadeteetan, Corralesek lasterketa izugarria burutu zuen eta azkenenan podiuma lortu, Victor Agudo madrildarra eta Marcos Villar galiziarraren atzetik.

Junior:
1. Pablo Rodríguez (Galizia) 37:40
2. Jonathan Lastra (Euskadi) 1:14ra
3. Marcos Altur (Valentzia) 1:34ra
7. Peio Olaberria (Euskadi) 2:30ra

Kadeteak:
1. Víctor Aguado (Madrid) 31:51
2. Marcos Villar (Galizia) 26ra
3. Eneko Corrales (Euskadi) 37ra
8. Alexander Aranburu (Euskadi) 1:31ra

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB