13

Txirrindularitza: Euskal garaipen laukoitza Espainiako Txapelketan

14/12/2010 Txirrindularitza

Euskal txirrindulariak protagonista nagusiak izan ziren Alcobendasen, Espainiako Koparako azken proban, garaipen laukoitzarekin. Javier Ruiz de Larrinaga orokorrean irabazi zuen hirugarren urtez, Egoitz Murgoitio proban gailendu zen eta Daniel Ruizek garaipen partziala lortu eta finalean izan zen 23 azpiko kategorian.
Hartara, Alcobendaseko Espainiako Kopa Ruiz de Larrinaga liderraren, Murgoitioren eta Isaac Suarezen arteko lehia izan zen, hirurek baitzuten garaipena lortzeko aukera.
Lasterketa erdian hirurak batera zihoazen oraindik, Suarez jokoz kanpo geratu zen arte. Orduan, azken garaipena Ruiz de Larrinagaren esku lotu zen. Murgoitiok estutu egin zuen eta garaipen berria lortu, aurreko egunean Laudion irabazi ostean. Ametzagakoa, ostera, bigarren sartu zen, Espainiko Kopako txapeldun hirugarren aldiz bilakatuz.
Alabaina, sorpresa 23 urte azpiko mailan gertatu zen. David Juarezek nahiko zuen lehenbiziko bost postuetan lotu orokorra eskuratzeko, baina katea apurtu eta atzean geratu zen. Ruizek aukera aprobetxatu eta garaipen bikoitza lortu zuen, lasterketa eta sailkapen orokorra.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB