0

Ehiza: Mikel Iturralde, Euskadiko txapelduna txakurdun ehiza xehean

23/11/2010 Ehiza

Bere lehenbiziko urtean senior mailan, txakurdun ehiza xehean Euskadiko txapeldun bilakatu zen igandean, El Castillo ehiza-barrutian (Araba), Mikel Iturralde durangarra. Aurreko astean Bizkaiko txapeldunorde izan ostean, Iturraldek zazpi eper ehizatu zituen, bere mailan bigarren sailkatutakok baino bi gehiago eta 3.507 puntu batu zituen.

Maila ezberdineko 26 ehiztarik parte hartu zuten norgehiagokan. Juniorretan, esaterako, Jose Luis Azpiri suertatu zen garaile, lau eper eta oilagor batekin eta beteranoetan, berriz, Javier Elorza, bost eperrarekin.

Senior mailan, Iñigo Landa arabarra izan zen bigarren, bost eper eta 3.006 puntorekin eta hirugarren, Juantxo Iraola gipuzkoarra, bost eper eta 2.755 punturekin.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB