0

Abiadura irristaketa: Pilar Marianistas Klubak denboraldi izugarria egin du

22/10/2010 Irristaketa

Emaitza ezin hobeekin amaitu du denboraldia Gasteizko Pilar Marianistas abiadura irristaketako klubak. Nabarmena da, besteak beste, aurtengo denboraldian WIC-ean (World Online Cup) edota Munduko Maratoi Kopan lortutako bigarren postua. Horrez gain, Espaniako Txapelketan garaile suertatu da kluba.

40 korrikalarik osatzen dute taldea, tartean Espainiako Selekzioko kide gehienak daudela: Patxi Peula, Iñigo Vidondo, Iker Mugika etab.

Honako dominak eskuratu dituzte:

• Bi domina Italiako 2010eko Europako Txapelketan (brontze bi).
- Patxi Peula: brontze bi
- Iñigo Vidondo: zazpigarren posturik onena (gizonezko seniorra)
- Iker Mugika: zortzigarren posturik onena (gizonezko juniorra)

• Bederatzi domina Vigoko Espainiako Txapelketa-2010 Zirkuitoan (urrezko sei domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat).
- Patxi Peula : zilarrezko bi (gizonezko seniorra)
- Iñigo Vidondo: urrezko bat eta brontzezko bat (gizonezko seniorra)
- Iker Mugika: urrezko lau (gizonezko juniorra)
- Amerikar erreleboetan urrezkoa (Patxi Peula, Iñigo Vidondo, Alberto
Aleman eta Iker Mugika)

• Bost domina Xixongo 2010eko Espainiako Pista Txapelketan (urrezko hiru domina, zilarrezko bi).
*3 lasterketa bertan behera gelditu ziren pistan izandako uholdeengatik.
- Patxi Peula : urrezko bi (gizonezko seniorra)
- Iker Mugika: urrezko bat eta zilarrezko bi (gizonezko juniorra)

• Kolonbian, 2010eko urriaren 20tik 30era bitartean antolatuko den Munduko Txapelketan ordezkari lanak egingo ditu Patxi Peulak.











 

Etiketak: , , , , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB