17

Txirrindularitza: Leire Olaberria, Espainiako txapelduna

18/10/2010 Txirrindularitza

Asteburuan, Palma de Mallorcan burututako Espainiako Pista Txapelketako protagonista izan da hirugarren urtez Leire Olaberria. Gipuzkoarrak beste bi garaipean erdietsi zituen atzo eta urrezko bost domina eta zilarrezko bi lortu zituen. Euskal ordezkariek, beraz, 30 domina lortu zituzten guztira.

Urrezko lau dominekoa zen aurreko txapelketa bietan Olaberriak lortutako marka, baina hori gainditu eta bost ekarri ditu etxera. Puntuaketan ez zuen aurkaririk izan eta taldeka ere irabazi zuen, Ana Usabiaga eta Olatz Ferranekin batera. Keirinen ere zilarra lortu zuen.

Euskal kirolariek beste domina batzuk ere lortu zituzten. Hartara, Unai Elorriagak eta Iban Leanizbarrutiak (Cespa-Euskadi) ia-ia lortu zuten madisonen, izan ere balearretako Torres-Muntaner bikotearen atzetik lotu ziren. Sergio Aliagak, ordea, urrea lortu zuen keirinen eta Hodei Mazkiaran hirugarrena izan zen proba berean.

Eguneko beste bi dominak brontzezkoak izan ziren: Joana Eslava (puntuaketan) eta Ainhoa Pagolarentzat (keirinen).

 

Etiketak: ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB