14

Herri Kirolak: Etxeberria, 138,5 kilo jasotzen dituen lehenbiziko emakumea

28/09/2010 Herri Kirolak

Idoia Etxeberriak historia egin du eta, 17 urterekin, pisu gehien jaso duen emakumea da, Urkiola eta Sardon harrijasotzaileen aurretik; izan ere, joan den asteburuan, Iruran, 138,5 kiloko harria bost aldiz jaso zuen gipuzkoarrak, 4 minutu eta 50 segundoan.
Marka berri horrekin, Miren Urkiola bizkaitarrak martxoan jasotakoa baino bost kilo gehiago altxatu du gipuzkoarrak eta Mari Jose Sardonek baino zazpi gehiago. Idoia Etxeberriaren garapena izugarria izan da azken hilabeteetan, orain dela urte bat besterik ez baita 120 kiloko harria lau aldiz jaso zuela.

 

Etiketak: , , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB