8

S.D. Santiagotarrak garaile bidasoa ibaiaren XLIV. jaitsieran

3/08/2010 Kanoe

Joan den larunbatean, 2010eko uztailaren 31n, edizio berri bat ospatu zen, jadanik 44. a, Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsierarena; jendetza bildu zen, giro apartaren erdian gozatzeko Endarlatzako presaren ohiko igarobide ikusgarriak, San Migueleko igarobide azkarra eta amaitzeko S. D. Santiagotarrak klubeko instalaziotara ontziak iristen ikusteko aukera. Irungo klubaren arrakasta berri bat, ez bakarrik antolatzaile bezala, baita lehiaketan parte hartu zuen ontzi kopuruari dagokionez ere, gutxi gorabehera 150 piraguisten partaidetzarekin kontatu baitzen.

Pasadizo modura aipa genezake haurren kategoriako probako partaidetza, hainbat urte parte hartu gabe igaro ondoren; klub antolatzaileak eginiko kudeaketak direla medio, edizio berri honetan bere ordezkaritzarekin aurkeztu da, bere irteera kadete kategorarekin batera eginez, San Migueleko bihurgunearen ingurunean.

Banakako proban, Aretxabaletako Xabier Ruiz eta  Donostia Kayak klubeko Borja Estomba izan dira Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieraren 44. edizio honetako garaileak. Taldeen araberako sailkapenean, S. D. Santiagotarrak nagusitu zen beste behin ere, 21 klub partaideren artean, Zumaiako Itxas-Gain taldearen eta Castro-Urdialeseko Kayak Klubaren aurretik.


 

Etiketak: , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB