2021eko irailean Getxon ospatuko den lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa aurkeztu da

Gaur goizean aurkeztu da Euskal Museoan lurreko modalitateko Sokatira Mundialaren Txapelketa, zein Getxoko Fadurako Kirol Parkeko Instalaziotan ospatuko den, 2021eko irailaren 15etik 19ra. Aurkezpen honetan partaide izan dira: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua; Amaia Agirre Getxoko alkate andrea; eta Galder Gobantes, Basque Countryren ordezkaria TWIFean, Mundialaren Antolakuntza Batzordearen izenean. Anton Rabek, TWIFeko Presidenteak, bideo bat bidali du.

Getxon, hain zuzen Fadurako Kirol Parkeko instalaziotan ospatuko da Sokatira Mundialaren Txapelketa 2021eko irailean.

Aurtengo irailean zen hastekoa txapelketa, eta gaur hasiko zen, hain zuzen ere. Jakina denez, pairatzen ari garen COVID-19 pandemiaren ondorioz, martxoan ospakizuna atzeratu behar izan zen.

Sokatira Mundialaren Txapelketaz ari gara, Tug of War bere nazioarteko izendapenaren arabera, zeinetan Nazioarteko Federazioarekin (TWIF) atxikitako Nazioarteko Elkarteak eta herrialde horietako klubak partaide izango diren.

Txapelketak kategoria ezberdinetan garatuko dira, modalitateen eta pisuen arabera, halaber sexuaren araberakoak eta mistoak diren sekzioak kontuan hartuta.

Mundialaren alderdi lehiakorra bi ataletan egituratzen da: txapelketaren lehenengo bi egunetan torneo bat ospatuko da TWIF erakundearekin atxikitako eta 72 herrialdetatik datozen klub kideen artean; azken bi egunetan berriz, talde nazionalen araberako txapelketa garatuko da.

Goma modalitateko Txapelketa Mundiala iragan ondoren, otsailean Letterkeny (Irlanda) hirian ospatu zena, Getxokoa 2021rako kirol honen hurrengo hitzordu nagusia izatera dator. Dimentsioak eta helmena kontuan hartuta, txapelketa erraldoiena da.

Ospakizuna bi urtez behin ospatzen da eta aurreko ediziotako egoitzetako batzuk izan dira Hegoafrikako Lurmutur Hiria, 2018an; Suediako Malmo, 2016an; edo EEBBtako Madison, 2014an.

Bizkaiko udalerria nagusitu zen Suitza eta Holandako kandidaturekiko 2015eko behin-betiko bozketan, Nazioarteko Federazioak kirol diziplina honetan emandako 19 botoetatik 15 bereganatzea lortzean.

Antolatzaileak

Mundialaren deialdia Tug of War International Federation – TWIF erakundearen eskutik egin zen, eta bere 2015 Malmoko Kongresuan mundialaren antolakuntzarako Getxoren kandidatura esleitu zuen. TWIF, Tug of War International Federation, 1960an eratu zen. Beraz, 2020an bere 60. urteurrena ospatuko du. 2002tik COI-ren errekonozimendua duen Federazio bat da.

5 kontinentetako 72 federazio nazionalekin osatuta dago. TWIF erakundea, gaur egun Hegoafrika, EEBB, Irlanda, Ingalaterra eta Herbeheretako kideekin osatutako organo exekutibo batek zuzentzen du.

Getxoko Sokatira Mundialaren tokiko antolakuntza Euskadiko sokatira sustatzen urte ugari eman dituzten hiru erakunderi dagokio: Euskadiko eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak eta Getxo Herri Kirol Taldea. Ospakizun honetarako Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udalaren babesarekin kontatzen dute.

Txapelketa mundial baterako egoitza izateko Getxoren esleipena Euskal-Herriko sokatira arloak nazioarteko testuinguruan nortasun propioarekin lehiatuko badu selekzioaren ofizialtasuna lortzeko esfortzu latz eta irmo baten emaitza da.

Txapelketaren dimentsioak

2021eko irailaren 15etik 19ra lurreko sokatira mundial honetan parte hartzera 1500 partaide inguru etortzea aurreikusten da.

Ez da lehenengo aldia izango Getxon ezaugarri hauetako txapelketa bat antolatzen dena. 1991ean Fadurako Kirol Gunea goma modalitateko sokatiraren lehenengo Munduko Txapelketarako agertokia izan zen.

Antolakuntza eta estrategia mailan erabateko erronka izatera dator halaber sokatiraren sustapen eta zabalkunderako, gure esparruko kirol modura.

Zentzu honetan, Munduko Txapelketa honen antolakuntza proiektu handizalea bihurtu da antolatzaileentzat. Alde batetik, Txapelketa erreferente bat antolatu nahi da, sokatiraren esparruan Euskadiren konpromisoa eta jarduera egokia ezagutzera emanez, eta horrela TWIF erakundearen barruan bere posizioa sendotu.

Bikaintasunaz haratago, Txapelketaren hurrengo ediziotarako ondare bat utzi nahi da, bereziki kirolaren ezagutza, jasangarritasuna eta ingurumenaren zaintza hala nola lehiakideen informazioa kudeatu eta eskuratzeko modua bezalako esparruetan.

Maila lokalean, mundiala aukera aparta da kirol hau barreiatu eta aldarrikatzeko talde eta adiskidetasun balioak ekartzera datorren modalitate inklusiboa, aktuala izateagatik.

Kirol arloan, Basque Country selekzioaren nahia da arrakasta maila gorenetara heltzea, euskal selekzioek kirol modalitate orotako nazioarteko esparruan lehiatzeko dituzten gaitasunak zein asmoak frogatuz.

Eta amaitzeko, kirol esparruaz haratago, munduko beste toki batzuetako 1.500 pertsona ingururen etorrera dela eta astebetez lor daitezkeen gure herrialdearen zabalkunderako eta inpaktu ekonomikorako aukera izatera dator.

Mundial honen zirkunstantzia bereziak

Bestalde, Getxoko Mundialean zehar kirol honetarako hiru zirkunstantzia garrantzitsu elkartzen dira.

Alde batetik, TWIF Nazioarteko Federazioak bere 60. urteurrena da 2020an. Pandemiak ospakizunak eten egin ditu eta Getxoko Txapelketan elkartzeko aukera izango da.

Bestetik, Txapelketa honetan parte hartzeak kirolariengan sortutako interes handia, kategoria batzuetarako sailkapenak 2022eko Birminghameko, Alabama (EEBB), Munduko Jokoetarako kontatuko direlako.

Eta hirugarrenez, 2021eko hasieran dopping-aren kontrako araudi berria martxan jarriko da sokatira arloan, neurri zorrotzagoak ezarriz.
Munduko Txapelketara begira, Eusko Jaurlaritzak protokolo hau ezartzen lagunduko du.

Jasangarritasuna

Antolatzaileen arreta bereganatu duen helburu nagusienetako bat da Munduko Txapelketa eta bere antolakuntzarekin lotutako alderdi guztiak eredugarriak izatea jasangarritasuna, ingurumenarekiko eta hondakinen kontrolarekiko errespetua bultzatuz.

Organizazioak jadanik hilabeteak daramatza alderdi hauek lantzen eta maila guztietan inplikatutako alderdi eta agente guztiek (antolakuntza, kirolariak, publikoa…) ezarriko diren neurriak aplika ditzaten bilatuko da.

Aurkeztutako materialak

Gaur goizean ospakizunaren komunikazio eta zabalkunde jarduerak abian jartzeko material eta baliabide ezberdinak aurkeztu dira.

Gaurko prentsaurreko partaideek ospakizunaren irudia, Munduko Txapelketaren logoa eta ospakizuna jendarteratzeko erabiliko diren iragarkietako lehena aurkeztu dute.

Munduko Txapelketaren logoak erakargarri nagusi bezala Sokatira Mundiala izenburua dakar, horrela kirolaren euskarazko izendapena finkatuz, kirol honek gure lurrean izan duen identitatea eta errotzea bistaratu nahian.

Grafikoki gardena eta sinplea da, baina berritzailea. Soka (korda) kontzeptuarekin jokatzen du, elkartzen duen elementu bezala.
Imagotipoak izar bat dakarkigu irudi grafiko modura, txapelketa sinbolizatzeko, soka baten forma eta ehundura hartuz. Soka hori koloretsua izatea bilatu da, kolore gorria, berdea, urdina, marroia eta beltza barne. Gorriak, berdeak, beltzak eta urdinak olinpiadetako koloreak gogora ekartzen dute; eta marroiak, sokaren koloreari erreferentzia egiten dio.

Logoa osatzeko imagotipoarekin datorren taglinean Sokatira Mundiala kontzeptua eta Basque Country Tug Of War World Championships azpi-titulua azaltzen dira.

Irudi hau hemendik aurrera garatuko diren komunikazio eta zabalkunde ekintzetarako identitate modura erabiliko da.

Sokatira Mundialaren webguneak, jadanik sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram eta YouTube) zabaldutako profilekin batera, Txapelketako partaideentzat hala nola tokiko ikusleentzat beharrezkoa den informazioa jasoko du.

Bestalde, jaurtiko den sustapen bideo sorta bateko lehena erakutsi da. Ikus-entzunezko atal hauetan Euskal Herriko toki ezberdinetako sokatira ekitaldiak aurkezten dira, gure lurreko paisaiarekin eta identitatearekin lotutako alderdi ezberdinak (tradizio industriala, berrikuntza, natura, etab.) bistaratuz. Bideo hauetan Euskal Joko eta Kirol Federakundean integratutako talde ezberdinetako tiratzaileak izan dira partaide eta tiraketak Punta Begoña (Getxon); Bilboko Guggenheim Museoaren aurrealdea edo Mutrikuko Saturraran hondartza bezalako leku erabat enblematikoetan garatu dira.

Plataforma hauek informazio eta zabalkunde baliabide modura erabiliko dira Munduko Txapelketaren inguruko guztiari dagokionez kanal ezberdinetan, baina halaber balio ugarirekin kontatzen duen kirol honen zabalkunde eta sentsibilizazio jarduerak garatzeko erabiliko dira. Horretarako, ikusleria mota ezberdinarengana zuzendutako material eta ekintza ezberdinak jarriko dira abian.

Basque Country talde nazionala

2014an TWIF erakundeak euskal talde nazionala eskubide osoko kide modura onartu zuen Federazioan eta, ordutik, nazioarteko txapelketetan parte hartu dezake, Basque Country izendapenarekin. Urte horretako abuztuan talde nazional modura lehenengo aldiz lehiatu zen, EEBBetako Wisconsinen ospatutako lurreko Sokatira Mundialean. 2018an Lurmutur Hirian ospatutako azken Munduko Txapelketan Basque Country taldearen ordezkaritzak arrakasta bikaina lortu zuen, etxera zazpi dominekin itzuliz.

Hiru sari selekzio nazionalen araberako txapelketan: zilarra gizonezkoen kategoriako 560 kilotan, brontzea emakumezkoen kategoriako 500 kilotan eta zilarra Mundialean lehiatzen diren proba guztien artean gogorrena eta lehiakorrena den gizonezkoen 720 kilotako azken jardunaldian. Eta beste lau taldeen araberako modalitatean,

Goiherrirako bi dominekin eta Gaztedirako beste birekin: Goiherri, zilarra 560 kiloko kategorian; eta brontzea 640 kiloko gizonezkoen hitzorduan. Eta Gaztedi, zilarra emakumezkoen taldearentzat 540 kiloko kategorian; eta brontzea 560 kiloko proban, hain zuzen Goiherriren aurka.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top